viernes, 9 de septiembre de 2011

pirata txikia

Bazen behin pirata neska bat .Pirata neskak ama izan nahi zuen, baina ez zeukan gizonik. Pirata neska zihoan itsasontzia galdu egin zen, baina eskerrak hamar urterako janaria zutela. Galduta zeudela konturatu zirenean, neska itsasontzian zehar ibili zen eta gizon bat aurkitu zuen aita izan nahai zuena eta neskak ume bat egin zuen, Iker izenekoa. Ikerrek 5 urte zituela handitan pirata izan nahi zuen. Bere aitak esan zion :"zergaitik handia izatera itxaron?, pirata txikia izango zara".
Pirata
guztiek esaten zuten pirata txikia zela onena eta jakintsuena. Egun batean pirata batzuk etorrri ziren eraso egitera, pirata txikiak eraso egitera jo zuen eta piraten nagusia hil zuen. Orduan pirata txarrek han mapa bat zuten eta etxerantz abiatu ziren, bidean beste itsasontzi bat aurkitu zuten eta eraso egin zioten, horrela beste bost urterako janaria lortu zuten eta beste lau itsasontziri erazo zieten eta 15 urtetarako janaria lortu zuten.Horrela jarraitu zuten Ikerrek 20 urte eduki arte, orduan etxera heltzeko zeudenean, ekaitz bortitz bat hasi zen, ekaitzetik ondo irtetea lortu zuten, baina merkantzia asko galdu zuten. Ekaitzak urrun eraman zituen, jateko balea bat ehizatu zuten. Hilabete bat geroago etxera heldu ziren eta Ikerrek arreba bat eduki zuen, Naiara.
Hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Laukizko plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario